IURRITA 的个人资料IURRITA 照片日志列表更多 ![]() | 帮助 |
|
|
12月11日 ABENDUAK 15ko KONTZERTUA12月10日 Kameraren begia: Gattaca
LA CAVERNA PRESENTS
KAMERAREN BEGIA
IURRITAKO ZINEMA
"GATTACA" Abenduak 18, asteartea
20:00tan
AURRERAKINA
12月8日 Kameraren begia: programa (azaroa-urtarrila)
LA CAVERNA PRESENTS
KAMERAREN BEGIA IURRITAKO ZINEMA
AZAROAK 6……………….Operación Canadá
AZAROAK 20……...……………Blade Runner
ABENDUAK 4……..………………Roger & Me
ABENDUAK 18…………………………Gattaca
URTARRILAK 8…………...…........The Big One
URTARRILAK 22………...…Ghost in the Shell
Bideo emanaldi guztiak hilabetearen lehenengo astean eta hirugarrenean gauzatuko dira, arratsaldeko 20:00tan
Kameraren begia: aurkezpenaAURKEZPENA Proiekzio sorta bat (pelikula zein dokumentalak, etab) martxan jarri nahi dugu Iuritatik, gune zinematografikoa, gaur inoiz baino gehiago, kulturaren transmisiorako bitarteko bat gehiago dela ziurtzat jotzen baitugu. Horretarako hiru hilabeteko programak osatzea xedatu dugu, hamabost egunetik behin proiekzioak antolatu nahi direlarik: asteartero, hilabeteko lehenengo eta hirugarren astean arratsaldeko zortzietan, zazpigarren arteak bere lekua erreklamatuko du Iurritako galmendian. Burutu dugun lehenengo programak bi gai izango ditu jomugan: alde batetik, beti polemikoa eta dagoeneko aurkezpenik behar ez duen Michael Moor-en lan sorta bat aurkeztuko da. Horretarako, egokia iruditu zaigu bere lanaren hastapenetara itzuli eta ahazmendura eroritako bere lehenengo lanak berreskuratzea, ikuslearentzat ezezagunak izango direnak seguru aski baina ez horregatik interesik gabekoak. Honela, “Operación Canada” (1995) filma eta “Roger & Me” (1989) eta “The Big One” dokumentalak ikusi ahal izango dira Iurritan. Bestetik, bere estilo eta tematika dela eta “cyberpunk” kulturaren fruitu gisa ulertu daitekeen film sorta bat eskuratzeko aukera aurkeztu zitzaigun. Cyberpunk-a, hasiera batean 80garren hamarkadan agertu zen estilo literario bat izendatzeko erabilia izandakoa, berehala eraldatu eta beste formatu batzuetara hedatu zen, zinema esaterako. Pelikula horiek, denboran gertu dagoen geroan kokatzen dira orokorrean, informazioaren teknologia berrien pean eraldatutako gizarte itogarria islatzen duen giza anti-utopia bat plazaratuz, non gizatiarraren eta makinikoaren arteko mugak desagertzear dauden eta ezagunak zaizkigun protagonista arketipikoetatik urrunduz eztabaida esitentzialistetan murgildutako pertsonaia apalez osatua dagoen, eta hori guztia, 50garren hamarkadako zinema beltzaren estilo lortuena behin eta berriro gogorarazten digun moduan edestua. Korronte horren parte gisa proiektatuko dira, hurrenez hurren, “Blade Runner” (1982), “Gattaca” (1997) eta azkenik “Ghost in the Shell” (1995) filmak. |
|
|